Lanekin Programa
Baliabide honen helburu nagusia da gazte langabea prestatzea epe labur/ertainean kontratatzeko aurreikuspenak dituen enpresa batean, eta, era horretan, laneratzea lortzea.
Baliabide hau eskainiko zaie enpresen premiekin edo eskariarekin bat datozen ezaugarriak dituzten pertsonei, pertsonaren aktibazio fasea hasi eta zeharkako konpetentzietan trebatzeko prozesuari ekin ondoren, edota aldi berean.
Lanekin fasearen helburuak
Onuradunek lan-merkatuan txertatzeko aukera hobeak izatea.
Lan-merkatuaren premia berrietara egokitzea.
Onuradunei eskaintzea bizitzan gertatzen zaizkien eraldaketetara egokitzea ahalbidetuko dien ikasteko metodologia bat.
Enpresetan kultura-aldaketa bultzatzea, behar bezala ordezkatuta ez dauden sektoreetan emakumeen kontratazioa errazteko.
Lan-arloko ohiturak, trebetasunak, abileziak eta jarrerak eskuratzea, enplegua lortzeko eta enplegu horri eusteko.
Ezohiko prestakuntza-prozesuetan parte hartzea, lan-merkatuak eskatzen dituen konpetentziak eskuratzeko baliabide egokiak baitira.
Lanekin faseko ekintzak
Lanpostuko prestakuntza banan-banako, prozesua da, eta aukera emango die onuradunei enpresa-sarean beharrezkoak diren konpetentziak osatu edota eskuratzeko eta, era horretan, lan-merkatuan txertatu eta irauteko. Honetan datza prozesu metodologikoa:
Bete beharreko lanpostua zehaztu
Lehenik, langabe bat kontratatu aurretik langabe hori prestatzeko asmoa duen enpresa identifikatuko dugu (“kaptazioa eta konpromisoa” mugarria). Ondoren, enpresarekin batera prestakuntza-fasea hasiko duen pertsonak bete beharreko betekizun teknikoak eta jarrera-betekizunak zehaztuko ditugu.
Parte-hartzailea enpresa edo proiektura egokitu
Enpresak eskatzen duen konpetentzia- eta jarrera-profila ezagutu ondoren, lanpostu horretarako pertsonarik egokiena identifikatuko dugu Aktibatu fasean dauden pertsonen artean. Hautatutako pertsonak laguntza-zerbitzu bat izango du ikasteko prozesuan, etorkizuneko disfuntzioak murritzeko eta arrakasta bermatzeko. Erabilitako prozedurak hainbat jarduera biltzen ditu, hala nola:
Prestakuntza-plana eta jarraipen-sistema zehaztu
Prestakuntza hasiko duen pertsonak bete beharreko lanpostuari dagokionez dituen gabezien arabera zehaztuko da Prestakuntza-Plana. Honako alderdi hauek zehaztuko dira: prestakuntza-fasean eskuratu beharreko funtsezko konpetentziak (funtzioak edo zereginak), prestakuntzarako kalkulatutako denbora, eta ikaskuntza ikuskatzeaz eta lan-testuingurua argi eta garbi identifikatzeaz arduratuko den enpresako instruktorea.
Ikasteko prozesuen arrakasta bermatzeko, funtsezkoa da enpresako instruktorearen eta pertsona enpresara eta lanpostura egokitzeko prozesua ikuskatuko duen programako teknikariaren (tutorearen) esperientzia.
Lanpostuko prestakuntzaren batez besteko iraupena 300 ordu, ingurukoa da (iraupena egokitu egin ahal izango da pertsonaren profilaren eta lanpostuaren ezaugarrien arabera).
BEBAE metodologia
Lanpostuan ikasteko prozesuaren etaparik garrantzitsuenetako bat da pertsonak eskuratzen dituen konpetentzien jarraipena eta ebaluazioa. Helburua, alde batetik, planteatutako prestakuntza-helburuen betetze-maila ebaluatzea da, eta, bestetik, hobekuntza-estrategiak planteatzea (disfuntzioak ikusten direnean). Zehazki, pertsonak zeregin bakoitza betetzeko duen autonomia, amaitutako lanaren kalitatea eta lan-erritmoa neurtuko ditugu. Jarraipena egiteko BEBAE metodologia erabiliko dugu (Behatu, Erregistratu, Balioztatu, Aplikatu eta Ebaluatu).