2019-(e)ko abendua-ren 12-a, osteguna

Urola Erdia:Irekita dago Hazilan programaren bosgarren edizioan izena emateko epea

Urola Erdiko 20 eta 44 urte bitarteko hamabost herritar laneratzeko asmoz, Iraurgi Berritzen garapen agentziak martxan jarri du Hazilan programaren bosgarren edizioa. Proiektua zenbait baliabidetan oinarritzen da: lehen fasean pertsonen aktibazioa sustatzen dute; eta, gero, proiektuaren arabera, ikasketa espezializatuak egiten dituzte.

Urola Erdiko 20 eta 44 urte bitarteko hamabost herritar laneratzeko asmoz, Iraurgi Berritzen garapen agentziak martxan jarri du Hazilan programaren bosgarren edizioa. Hazilanek enpresen premiak ditu helburu, eta enpresek pertsona ekintzaileak eta sortzaileak eskatzen dituztela egiaztatu ahal izan dugu urteotan. Hau da, laguntza beharrik ez duten pertsonak, komunikatzen eta taldean lan egiten dakitenak eta beren zereginak espero diren emaitzen eta helburuen arabera kudeatzeko gai direnak.

Konpetentzia eta gaitasun horiek guztiak ezinbestekoak dira, baina askotan ez dira ikastetxe bateko ikasgeletan eskuratzen. Horregatik, Hazilanek konpetentzia horiek jasotzeko bidea erraztu nahi die herritarrei, lan eremuko esperientzia zehatz baten bidez edo enpresak garatu nahi duen proiektuarekin uztartuz. Hazilanek ibilbide pertsonalizatuan oinarritutako metodologia berritzailea proposatzen du, parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitutakoa.

Proiektua zenbait baliabidetan oinarritzen da: lehen fasean pertsonen aktibazioa sustatzen dute; eta, gero, proiektuaren arabera, ikasketa espezializatuak egiten dituzte. Bigarren fase horretan praktikak gauzatzen edo enpresa-proiektuetan parte hartzen dute programan parte hartzen ari diren herritarrek. Hazilan programarekin aukera berdintasunaren eta diskriminazio ezaren benetako integrazioa lortu nahi du, eta horregatik, genero-berdintasuna bermatuko du.

Programan parte hartu nahi duten enpresa edo pertsona guztiek Hazilanen webgunean edota Iraurgi Berritzeneko 943-85 11 00 telefonoan (Sandra) eskura dezakete informazioa.