2016-(e)ko ekaina-ren 7-a, asteartea
Amurrio Bidean garapen agentzian HAZILAN proiektuko lehen edizioan parte hartu duten enpresak oso pozik daude gazteek garatu dituzten proiektuen kalitatearekin.
maiatzaren 25ean Amurrio Bidean garapen agentziak kudeatutako Hazilan proiektuko lehen edizioa bukatu zen. Bertan, 9 lagunek parte hartu dute, eta lan-bilaketan aktibatzeko prestakuntza jaso dute euren helburu profesionaletara egokitzeko. Landutako gaiak ondorengo hauek izan dira: berrikuntza, sormena eta proiektu eta marketing kudeaketa eta merkataritza gaitasunak.
Tokiko enpresetan 2 proiektu garatu dituzte; Adi Grafik (merkatu berriak zabaltzea) eta Cuadra Bus (berrikuntzak ibilgailuetan). Proiektu hauek enpresetako arduradunei aurkeztu zitzaien maiatzaren 25ean bertan Hazilan proieketuko I. edizioari amaiera emateko.
Parte hartzaileen balorazioa oso ona izan da; 2 lagun lan-merkatuan txertatu dira, eta gainerakoak lan garapen profesionala sustatzeko esperientzia bizi dute. Enpresak pertsona hauen guztien lankidetza eta garatutako proiektuen kalitatearekin oso pozik daude.