2016-(e)ko iraila-ren 28-a, asteazkena

HAZILANen 1.go edizioko gazteek praktikaldiari etekin handia atera diete

Debagoienean HAZILANen 1.go edizioan 17 gazte hasi ziren. Horietatik 3k lana aurkitu zuten Aktibatu fasea bukatu orduko. Beste 9 gaztek jada ekainean hasitako praktikaldia amaitu dute, eta horietatik 3 gaztek enpresan kontratua lortu dute, beste hiruk ikasketak jarraituko dituzte eta gainontzekoak lan bila hasi dira. 

 

 

Guztiek oso positiboki baloratu dute eskualdeko enpresetan egindako praktikaldia. HAZILANen 1.go edizioko 5 gaztek, oraindik praktikaldia egiten dihardute enpresetan eta datozen hilabeteetan amaituko dute.

Praktikaldiari amaiera emateko, Aitor Antuñano historialariak eta Imanol Esperesate arkitektuak, Leintz-Gatzagako udaleko ordezkariei, 3 hilabetez Suradesan garatu duten proposamena aurkeztu zieten. "Leintz-Gatzagako turismoari bultzada emateko proposamenak" landu dituzte, beraien jakintza historiko eta arktitektonikoa aplikatuz. Planteatu diren eskuhartze proposamenak interesgarri ikusi dituzte udal ordezkariek, eta pixkanaka pausoak emateko asmoa adierazi dute.