2018-(e)ko urtarrila-ren 12-a, ostirala

Hazilan programaren 5. edizioa, praktikak enpresetan

Eskualdeko gazte langabeentzako, konpetentziak landu eta enpresetan praktikak egiteko. Izen-ematea urtarrilaren 11tik 26ra. Informazio-saioa urtarrilaren 19an.

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren bosgarren edizioa jarri du martxan. Orain arte egin ditugun 4 edizioetan 62 pertsonek hartu dute parte eta gaitasun sozioprofesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan, proiektuak...). Parte hartu duten pertsonen %50 laneratu egin da, programak irauten zuen bitartean edo hurrengo sei hilabeteetan. Horrekin batera, enpresetan praktikak egin dituzten 20 pertsonetatik 6 praktikak egindako enpresan bertan kontratatu dituzte.

Oraingo hau bosgarren edizioa da eta 2018ko otsailean hasi eta uztailean amaituko da. 

Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea, zeharkako konpetentziak lantzeko eta, ondoren, KOKATU edo LANEKIN fasea, enpresetan praktikak egiteko.

AKTIBATU urratsa (80 ordu): Zeharkako konpetentziak landu

Zeharkako konpetentziak landuko ditugu, ikasitakoa egiteko eta praktikatzeko metodologia erabiliz. Gaur egun enpresak gero eta gehiago eskatzen ari diren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landuko ditugu (proaktibitatea, norbere buruarekiko konfiantza, taldean lan egiten jakitea…).
Egutegia eta ordutegia: otsailaren 5etik martxoaren 22ra.
Egunak: astelehenetik ostegunera 9:30etik 13:30era.

KOKATU edo LANEKIN fasea (300 ordu): praktikak enpresetan

Kokatu: benetako esperientzia lortuko duzu zure lanbide-profilaren arabera. Praktikak egiteko lanpostua eta zure profila kontuan hartuko dira.
Lanekin: enpresan bertan prestatuko zara lanpostu zehatz bat betetzeko. Ikuspegi horri esker, prestakuntza lanpostuaren premietara egokituko da, izan ere, enpresako kide bat arduratuko da ikaskuntza prozesuari jarraipena egiteaz.
Noiz: apirila- uztaila,
Egunak: astelehenetik ostiralera, gehienez ere 6 orduko lanaldia

Izen-ematea eta informazio-saioa: izena emateko epea izango da urtarrilaren 11tik 26ra.

Informazio-saioa egingo dugu, interesa dutenei programaren xehetasunak azaltzeko:

Eguna: urtarrilak 19
Ordua: 11:00-12:00
Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea, Zarautz).