2018-(e)ko uztaila-ren 5-a, osteguna

Urrian hasiko da Hazilan ikastaro berria, enpresetako praktikekin eta beka batekin

Hazilan programaren bigarren edizioa apirilean amaitu zen; horri esker, 7 gazte lanean ari dira, beste 2 beren ideiei ekiten eta 5 aktiboki enplegua bilatzen. Urrian hirugarren edizioa hasiko da.

Hazilan kalitatezko enplegu bila dabiltzan gazte kualifikatuentzako prestakuntza-programa bat da. Hasierako fasean, gazteek prestakuntza jasotzen dute beren trebetasun sozialak, profesionalak eta teknologikoak hobetzeko, enplegua bilatzeko prozesua hobea izan dadin. Ondoren, praktikak egiten dituzte enpresetan edo enpresak sortzeko bideragarritasun-planak garatzen dituzte. Fase horrek 4 hilabete irauten du, eta gazteek Amurrioko Udalaren beka bat jaso dezakete, Gazte Planaren bidez.

Hazilan programaren bigarren edizioan Amurrioko 12 gaztek eta Aiarako 2k hartu zuten parte.  Horietatik 10ek praktikak egin dituzte enpresetan eta 4k negozio-ideia baten bideragarritasun-plana gauzatu dute. Enpresetan praktikak egin dituzten 10 pertsonetatik 4k enpresa horietan lan egiten jarraitzen dute eta 3k lana aurkitu dute programan zehar beste erakunde batzuetan.  Bestetik, bideragarritasun-plana egin duten 4 parte-hartzailetatik 3k beren ideia abian jarri dute edo laster jarriko dute.

Hauek dira programan parte hartzeko baldintzak: 20 eta 44 urte bitartean izatea, gutxienez goi-mailako heziketa-zikloa egina izatea eta lan-bila aritzea. Lehentasuna izango dute Amurrion erroldatuta daudenek, eta haiek baino ezin izango dute beka jaso.

Hitzordua

Irailean programaren aurkezpena egingo da eta urriaren 2an hasiko da.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo helbidera honetara idatzita: empresa@amurriobidean.org.

Erronkak

Praktikak egin dituzten bi pertsonak eskualdeko enpresetan egin dituzte. Edizio honetan ahalegin berezia egingo da gazteek praktikak gertuko enpresetan egin ditzaten, haien ezagutza eskualdean geratzeko, betiere ahal den heinean eta parte-hartzaileen nahiak kontuan hartuta.

 

Jarduera hau HAZILANen 2014-2020ko EAEko Programa Operatiboaren barnean egin da, eta EGIFek finantzatzen du programaren % 50.