Pertsonak zure enpresaren giltza direlako

Prestatuta al zaude benetan?

Pertsonak dira gakoa

Enpresa-proiektu baten arrakastaren gakoa pertsonak dira. Merkatuan lehiatu ahal izateko ezinbestekoa da ondo gaitutako, enpresa-proiektuan inplikatutako eta behar bezala motibatutako lantalde bat izatea. Horregatik, pertsonak egoki hautatu eta kudeatzea funtsezkoa da enpresarentzat.

HAZILAN programak enpresaren premiak identifikatu eta proiektuarekin nahiz enpresaren hazkundearekin inplikatutako lantaldeak sortzeko behar diren konpetentziak eta gaitasunak emango dizkie pertsonei.

Prestatuta al zaude benetan?

Kualifikazioa ez da nahikoa

Oinarrizkoa da trebakuntza tekniko egokia izatea, baina hori, besterik gabe, ez da aski. Enpresak ekimena eta sormena duten eta bere kabuz moldatzen dakiten pertsonak behar ditu, bestela esan, komunikatzen, taldean lan egiten eta zereginak helburuen eta emaitzen arabera kudeatzen dakiten pertsonak. Konpetentzia eta gaitasun horiek guztiak ezinbestekoak dira, baina askotan ez dira ikastetxeetako ikasgeletan eskuratzen.

HAZILAN programak trebakuntza-maila handia duten gazteekin (20-44 urte) lan egingo du: gazte horiek prestatuko ditugu, beren gaitasunak enpresan gara ditzaten.

Prestatuta al zaude benetan?

HAZI benetako premiei erantzuteko

HAZILAN programak enpresaren premietara egokitutako benetako erantzunak emango dizkizu. Proiektu berriak eta langile gaituak eskatzen dituzten jarduera-arloak identifikatuko ditugu enpresarekin elkarlanean. Proiektuaren arabera, profilik egokiena duten pertsonak hautatuko ditugu (unibertsitate ikasketak edo LHko goi zikloa). Hautatutako pertsonei prestakuntza emango diegu, gaitasunak hobetzeko, lanpostuaren premietan espezializatzeko, praktikak egiteko edo enpresaren proiektu batean parte hartzeko.

Enpresari egokitutako irtenbideak

HAZILANek hainbat baliabide eskaintzen ditu, proiektuaren eta parte hartzen duen enpresaren eskakizunen arabera:



Aktibatu: motibatzea, inplikatzea eta aktibatzea

HAZILAN programa Aktibatu fasearekin hasiko da, parte-hartzaileengan edozein enpresa-jarduera edo enpresa-proiektu gauzatzeko beharrezkoak diren gaitasunak sustatzeko: motibazioa, erantzukizuna, helburuak kudeatzeko gaitasuna, komunikazioa eta abar. Helburua da pertsonak aktibatzea, prestakuntza pertsonalizatuaren bidez eta coach baten laguntzarekin. Horretarako, alderdi psikologikoak eta emozionalak ez ezik, lanbide-garapenerako behar diren konpetentziak ere landuko dira.



Aktibatufasearen bidez , HAZILANek enpresari eskainiko dizkio pertsona motibatuak eta enpresa-proiektuarekin oso identifikatuta daudenak.



Gehiago jakin honi buruz: Aktibatu

Lanekin

Lanpostuan espezializatutako prestakuntza, enpresako instruktore baten gidaritzarekin.

Gehiago jakin honi buruz: Lanekin

Kokatu

Enpresan bertan praktikak, jarduera-arlo berriei erantzuteko. Enpresak tutoretza-lanak egingo ditu.

Gehiago jakin honi buruz: Kokatu

Talentu Ihesa

Kualifikazio-maila handiko pertsonak, enpresaren benetako premia bati erantzungo dioten proiektuak garatzeko: nazioartekotze-proiektuak, berrikuntza-proiektuak, marketin eta komunikazioko proiektuak eta abar.

Gehiago jakin honi buruz: Talentu Ihesa


Enpresa bakoitzak bere premien eta aplikatutako proiektuen arabera zehaztuko du pertsonen eta aplikatutako baliabideen profila.

HAZILAN Programa % 100 finantzatuta dago

HAZILAN programa Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du, eta Garapen Elkarteak eta tokiko garapen agentziek gauzatuko dute, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Finantzaketa horrekin deskribatutako kudeaketa- eta prestakuntza-baliabideen kostu osoa estaltzen da eta, horri esker, enpresek parte har dezakete kostu ekonomikorik gabe.

Jarri harremanetan HAZILANekin

Zure enpresan, hazteko eta proiektu berriak garatzeko, lantalde eraginkor eta inplikatu bat nahi baduzu, eman iezazkiguzu zure datuak. Berehala, 24 ordutan, zure eskualdeko garapen agentzia zurekin harremanetan jarriko da.

Enpresa moduan izena eman