Nork parte har dezake Hazilanen?
Hazilan proiektuan parte har dezakete 20-44 urte dituzten, langabeak diren eta ikasten eta prestatzen ari ez diren gazte kualifikatuek.
Titulazioren bat behar al da?
Interesdunek unibertsitate-titulu bat eduki behar dute, edota goi-mailako heziketa-ziklo bat.
Zer betekizun eskatzen zaizkie enpresei?
Enpresek aurreikuspena eta asmoa izan behar dute epe labur edo ertainean proiektu edo jarduera berriak burutzeko langileren bat kontratatzeko.
Zenbateko kostua du Hazilanek eskaintzen duen prestakuntzak?
Hazilanek doan eskainiko dizkie parte-hartzaile guztiei prestakuntza-moduluak zein enpresetan eskuratu beharreko esperientzia.
Ba al dakar kosturik enpresarentzat?
Hazilanek ez dakar kosturik enpresarentzat. Deskribatutako prestakuntza eta jarduerak Garapenen eta eskualdeko garapen agentzien kontura dira. Europako Gizarte Funtsak (EGF) kostuaren %50 finantzatuko du.
Pertsonek jasotzen al dute ordainsaririk?
Pertsonek ez dute ordainsaririk jasoko parte hartzeagatik, jarduera guztiak prestakuntza-prozesuaren parte baitira.