Premia errealetan oinarritutako proiektua

Zer da Hazilan?

Enplegurako bidea

Enplegurako bidea

Hazilan proiektua laneratzeko bidea hobetzeko ekintzen ibilbide osatu bat da. Norentzat? 20-44 urte dituzten gazte kualifikatuentzat.

Enpresa-proiektu errealak

Enpresa-proiektu errealak

Hazilan proiektuak enpresen premia errealen identifikazioa du oinarri. Premia horien arabera, pertsona kualifikatu batzuk hautatu eta baliabideak eta prestakuntza jasoko dituzte, enpresa-proiektuarekin motibatuta eta inplikatuta egongo den talde batean sartzeko beharrezkoak direnak.

Ekimen berritzailea

Ekimen berritzailea

Hazilanek metodologia berritzailea dakar, gaitasun pertsonalen eta enpresa-proiektuaren araberako ibilbide pertsonalizatu batekin. Batetik, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak lantzen dira eta, bestetik, aukera eskaintzen da lanpostuari lotutako prestakuntza espezializatua jasotzeko, enpresan praktikak egiteko edota enpresako proiektuak garatzen parte hartzeko.



Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

Sareko proiektua

Garapen Elkarteak eta eskualde-garapenerako hogei agentziaz osatutako sare batek kudeatzen dute Hazilan proiektua, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteek eta enpresek planteatzen dituzten eskariei erantzuteko sarea eskaintzen dute.

Garapen elkarte profesional bat da, Euskadiko toki-erakundeek eratutako garapen-agentziak biltzen dituena eta agentzia horiekin batera eskualde eta udalerri horietako garapen ekonomikoa sustatzeko eginkizuna duena.

Hazilan proiektuan honako Garapen agentziak hauek parte hartzen dute:

Helburua: enplegua

Hazilanen helburu nagusia laneratzen laguntzea da eta, horretarako, honako helburu zehatz hauek ditu:

Zeharkako konpetentzia sozioprofesionalak hobetzea eta ahalduntzea sustatzea, lan-munduan sartzea erraztuko duten tresnen bidez.

Pertsonen lan-aktibazioa enplegua bilatzeko ibilbide osoan.

Lanbide-trebakuntza hobetzea eta lanpostuari lotutako esperientzia eskuratzea, lan-mundua eta egindako prestakuntzaren lanbide-aukerak jakiteko.

Enplegurako lau fase

Parte-hartzaileen eta enpresa-proiektuen ezaugarrietara era malguan egokituta dauden lau faseko ibilbide bat proposatzen du Hazilan proiektuak: Aktibatu, Kokatu, Lanekin eta Talentu Ihesa.



Aktibatu: pertsona kualifikatuak aktibatzea

Ibilbidearen hasiera da, laneratzeko laguntza-prozesuaren hasiera. Konpetentzia pertsonalak eta profesionalak (motibazioa, ekimena, komunikazioa, talde-lana…) lantzeko prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen du. Helburua pertsona kualifikatuen gaitasunak aktibatzea eta pertsona horiek proiekturako prestatzea da. Horretarako, parte-hartzaileek coach baten laguntza jasoko dute.



Gehiago jakin honi buruz: Aktibatu

Lanekin: lanpostuko prestakuntza

Fase honen helburua da pertsona kualifikatuek kontratazio-premiak dituzten enpresetan lanpostu jakin baterako prestakuntza espezializatua jasotzea. Era horretan, pertsona horiek enpresan bertan laneratuko dira. Enpresak, nolanahi ere, instruktore bat izendatuko du prestakuntza ikuskatzeko eta parte-hartzailea bere testuinguruan kokatzeko.



Gehiago jakin honi buruz: Lanekin

Kokatu: praktikak enpresan

Helburua da parte-hartzaileek beren lanbide-profilaren araberako esperientzia erreala eskuratzea. Baliabide honen bidez, ikaskuntza praktikoko egonaldiak egingo dira enpresetan. Enpresako tutore batek praktikak zuzendu eta laguntza emango du.



Gehiago jakin honi buruz: Kokatu

Talentu Ihesa: talentua eta proiektuak enpresan

Helburua da lanbide-gaitasuna hobetzea. Horretarako, enplegua sortuko duten enpresa-proiektuak abian jartzen parte hartuko da, jarduera berrien garapenean interesa duten enpresetan. Proiektuak lotura izango dute, ahal dela, nazioartekotzearekin, berrikuntzarekin edo teknologia berriekin.



Gehiago jakin honi buruz: Talentu Ihesa