Praktikak enpresan

Kokatu Programa

Enpresan egingo den praktikaldia banan-banako prozesua da eta parte-hartzaileari aukera emango dio bere lanbide-profilaren araberako esperientzia erreala eskuratzeko eta, era horretan, lan-merkatuan txertatzeko.

Praktikaldiak enpresatan egingo dira, hiru hilabetetik sei hilabetera bitartekoak izango dira eta pertsonen profila kontuan hartuko da. Horren bidez, pertsona horien gap nagusia gainditzea lortuko dugu, hau da, lan-esperientziarik eza.

Kokatu faseko helburuak

Pertsonen lanbide-profilaren araberako lan-esperientzia eskuratzeko aukera erraztea.



Laneratzeko aukerak hobetzea.



Enpresaren eskakizunak eta mundua zuzenean ezagutzeko aukera izatea.



Eskuratutako lanbide-trebetasunak garatzea.

Kokatu faseko ekintzak

Lanpostua zehaztu

Beren egituretan zeregin edo proiektu berriak garatzeko pertsonak txertatu behar dituzten enpresak identifikatu ondoren (1. mugarria: “Kaptazioa eta konpromisoa”), prestakuntza-fasea hasiko duen pertsonak bete beharreko betekizun teknikoak eta jarrera-betekizunak zehaztuko ditugu enpresarekin batera.

Parte-hartzailea enpresa edo proiektura egokitu

Enpresak eskatzen duen konpetentzia- eta jarrera-profila ezagutu ondoren, lanpostu horretarako pertsonarik egokienak identifikatuko ditugu Aktibatu fasean dauden pertsonen artean. Ondoren, lehen hautaketan bereizitako pertsonak enpresara bideratuko ditugu, enpresaren eskakizunen eta lanpostuaren araberako hautaketa-prozesu bat egiteko.

Enpresak tutore bat izendatu

pertsona horrek praktikak egingo dituen gaztearen lan eta zereginak zuzenduko ditu eta laguntza emango dio, zeregin horiek egiteko beharrezkoak diren bitartekoak eta baliabideak jarriko ditu, eta enpresaren bizitzan txertatuko du pertsona (harrera eta aurkezpena taldeen aurrean, enpresaren jardueren azalpena, talde-bileretan parte-hartzeko aukera…). Halaber, praktikaren helburuaren betetze-maila berrikusiko du aldizka titularrarekin.