Enplegurantz egin behar duzun bidea

Prestatuta al zaude benetan?

Prestatuta al zaude benetan?

Unibertsitate-gradu bat edo goi-mailako heziketa-ziklo bat daukazu, baina ez duzu zure tokia aurkitzen, ez duzu zure jakintzak eta jarrerak garatu ahal izateko lanik aurkitzen. Lana lortzeko benetan egoki prestatuta zaudela uste al duzu? Ba al dakizu zein diren laneratzeko ateak irekiko dizkizun giltza eta gakoak?

HAZILAN programak etorkizuneko proiektuak dituzten enpresak identifikatu eta lan bat lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu.

Prestatuta al zaude benetan?

Ikasi zure gaitasunak kudeatzen

Lan-bizitzarako ezinbestekoak diren ezagutza batzuk ez dira ikasgeletan ikasten, hala nola, behar bezala komunikatzea, zure indarrak ebaluatzen jakitea, elkarrizketa bat gainditzea, esperientzia hartzea, enpresaren funtzionamendua ezagutzea edo lortu nahi duzun lanpostuaren inguruko prestakuntza lortzea.

HAZILANek lagunduko dizu zure gaitasunak sustatzen eta kudeatzen, eta gaitasun horiek praktikan jartzeko proiektuak eta prestakuntza eskaintzeaz gain, lana lortzen lagunduko dizu.

Prestatuta al zaude benetan?

HAZILAN, benetako premiei erantzuteko

HAZILAN programak zure premietara egokitutako erantzun errealak emango dizkizu. Programa honek badu balio erantsi handi bat: lantaldeak osatuko ditu enpresek eskatu dituzten eta errealak diren proiektuetarako. Eskari horretatik abiatuta, batetik, ibilbide pertsonalizatu bat definituko dizugu, zure gaitasunak sustatzeko, eta, bestetik, lanpostu erreal bat eskainiko dizugu enpresetan praktikak egiteko, lanpostuan prestakuntza espezifikoa lortzeko edo enpresan bertan proiektuak garatzeko.

Faseak

HAZILAN programak hainbat irtenbide eskaintzen ditu:



Aktibatu: enplegurako aktibatzea

Aktibatu fasean, arrakastaz laneratzeko behar dituzun baliabideak lortuko dituzu. Talde txikitan eta tratu pertsonalizatua jasoz, honako trebetasun eta jarrerak landuko dituzu modu integralean (alderdi kognitiboa, emozionala eta korporala): batetik, pertsona eta lan arloko konpetentziak eta, bestetik, laneratzea errazteko ezagupen eta tresnak. Lan egingo dugu banan-bana eta taldean, coach baten laguntzarekin.



Aktibatu fasea amaitutakoan, konfiantza-maila handiagoa eta gaitasun hobeak izango dituzu eta prest egongo zara lanerako, prestakuntzarako edo praktiketarako.



Gehiago jakin honi buruz: Aktibatu

Lanekin: prestakuntza enpresan

Lanekin fasean enpresan bertan prestatuko zara lanpostu jakin bat betetzeko. Ikuspegi horri esker, prestakuntza lanpostuaren premietara egokituko da. Enpresako instruktore bat arduratuko da ikaskuntza ikuskatzeaz eta emaitza bermatzeaz. Lanpostuan bertan egin beharreko ikaskuntza-prozesu horren iraupena 300 ordu ingurukoa da.



Gehiago jakin honi buruz: Lanekin

Kokatu: praktikak enpresan

Kokatu fasean, zure lanbide-profilaren araberako esperientzia erreala lortuko duzu. Praktikak egiteko, hiru hilabetetik sei hilabetera bitarteko egonaldiak egingo dira enpresetan, lanpostua eta pertsonaren profila kontuan hartuta. Enpresak prozesu osoa tutore baten bidez zuzenduko du eta pertsonen bana-banako jarraipena egingo du, parte-hartzaileei ezarritako zereginetan laguntzeko eta, era horretan, haien laneratzea errazteko.



Gehiago jakin honi buruz: Kokatu

Talentu Ihesa: aplikatu zure talentua enpresan

Talentu Ihesa fasean zure lanbide-gaitasuna indartuko duzu eta aukera izango duzu enpresa-proiektuetan, hots, jarduera estrategikoak garatzera eta lanpostu berriak sortzera bideratuta dauden enpresa-proiektuetan parte hartzeko. Proiektuak honako arlo hauekin lotuta egongo dira: nazioarteko merkataritza, berrikuntza eta dibertsifikazioa, teknologia berriak eta abar. Hautatutako pertsonek prestakuntza osagarria (200 ordukoa) jasoko dute proiektuan sartu aurretik.



Gehiago jakin honi buruz: Talentu Ihesa

Eman izena eta parte hartu

Oztopoak gainditu eta zure lanbide-karreraren alde egin nahi baduzu, eman izena HAZILAN proiektuan. 24 ordutan, zure garapen agentzia harremanetan jarriko da programan parte har dezazun.

Gogoan izan, Hazilanen parte hartzeko beharrezkoa da:

20-44 urte izatea.

Unibertsitate-titulu bat izatea edota goi-mailako heziketa-ziklo bat egina izatea.

Langabea izatea.

Pertsona moduan izena eman