Aplikatu zure talentua enpresan

Talentu Ihesa Programa

Helburua honako hau da: parte hartzen duten gazteen lanbide-gaitasunak hobetzea eta, horren bidez, laneratzeko aukerak hobetzea. Horretarako, trebakuntza teknikoa indartu eta enpresan bertan enpresa-proiektu bat garatuko duzu. Horrela, beraz, baliabide honek aukera emango dio onuradunari egungo premien araberako lan-aukera errealen sorrerari lotutako proiektu estrategikoak zehazten parte hartzeko eta laguntzeko.

Gazte horiek garatuko dituzten proiektuak honako arlo hauei lotuta egon daitezke:

Nazioarteko merkataritza (inkotermak eta nazioarteko garraioa, aduanen kudeaketa, nazioartean kobratu eta ordaintzeko moduak, nazioarteko finantzaketa eta arriskuen estaldura, nazioarteko fiskalitatea, nazioarteko kontratazioa, nazioarteko marketin-plana eta abar). Proiektuen xedea izango da egungo produkzio-sareek kanpoko merkatuetara iristeko dituzten muga eta oztopoak gainditzea.



Berrikuntza eta dibertsifikazioa, aldaketaren eta berrikuntzaren kudeaketaren ikuspegitik: oinarrizko printzipioak, egoerak, domeinuak eta tresnak, praktikari lotutako berrikuntza, domeinu estrategikoa, taldeak, erakundeak eta metrikak, adimen lehiakorra… Proiektuen xedea izango da enpresek garatzen dituzten jarduerak berriz bideratu eta bultzatzea.



Beste batzuk: merkataritza-eremuari eta marketinari lotutako arloak, IKTak, jasangarritasuna (energia-efizientzia zentzu zabalean), Smart Cityak, Unity 3D, IOS eta abar.

Metodologia

Trebakuntza teknikoa

Enpresa parte-hartzaileak identifikatu ondoren, trebakuntza edo errefortzu teknikoko ekintzak planteatuko zaizkie onuradunei enpresa-proiektua garatzean. Helburua, nolanahi ere, gure enpresek proiektuei ekiteko edo merkatuaren premiei erantzuteko eskatzen dituzten jakintza espezifikoak eskuratzea da.



Trebakuntza tekniko honetan landu beharreko eduki batzuk arestian aipatutakoak dira: nazioartekotzea, berrikuntza, barneko ekintzailetza, marketina, IKTak, jasangarritasuna, Smart Cityak, Unity 3D, IOS eta abar.



Trebakuntza espezializatu eta teknikoko ekintza horietan, batez besteko dedikazioa 200 ordu ingurukoa izango da ekintza bakoitzeko.

Enpresan proiektuak garatu

Prestakuntzaren ondoren, programan parte hartzen duten pertsonek programari atxikitako enpresak bisitatuko dituzte, zehatz-mehatz ezagutzeko enpresaren kezkak, problematika, planteatzen diren erronkak eta, azken batean, beren laguntzarekin garatu nahi luketen proiektua.



Proiektua garatzeko 150 ordu inguru beharko dira. Fase honetan, halaber, 5 ordu inguruko jarraipenaizango dute parte-hartzaileek.